Hotelak

Sercotel Coliseo Bilbao hotela ****

ercotel Coliseo Bilbao hotela

Fun & Serious Game Festival ekitaldiko hotel ofiziala. Eraikina 1916. urtean inauguratu arren, duela gutxi berritu dute. Jatetxea ere badu, Ibaigane, hain zuzen. Chefa Fernando Marina da. Haren jatetxe berrian 400 pertsonentzako lekua egongo da, hotelaren lehen solairuan kokatuta. Horrez gain, erabilera anitzeko aretoak eta panelen bidez antola daitezkeen egiturak ditu, mota guztietako ekitaldiak egiteko.

Lau izarreko hotel hau kokapen ezin hobean dago, Bilboko merkataritza- eta finantza-gunean. Campos Eliseos Antzokiaren eta Estatu mailan ezagunak diren merkataritza-gune nagusien ondoan dago; Zazpi Kaleetatik 5 minutura eta Guggenheim Museotik, Euskalduna Kongresu eta Musika Jauregitik eta Arte Ederren Museotik 10 minutura.

Coliseo Albia eraikinean lau izarreko Coliseo Hotela (Sercotel Hotels) eta Gran Casino Bilbao daude. Lehen, Bilboko Operaren Antzokia zen hain zuzen Coliseo Albia eraikina, eta handik, pertsona ospetsuak igaro ziren; besteak beste, Maria Callas, Alfredo Kraus, Placido Domingo edo Luciano Pavarotti. Bilboko Ondare Historikoa da eta 2011. urtean guztiz berritu dute, hala ere, 1916. urteko fatxada ikusgarriak utzi dituzte, 97 gela erosoen estilo abangoardistaren aldean.


ESKAINTZA BEREZIA FUN&SERIOUS GAME FESTIVAL EKITALDIRA JOANGO DIRENENTZAT

Birentzako gela, batek erabiltzeko

€90 (BEZ barne) Ostatua eta gosaria barne

Birentzako gela                              

€100 (BEZ barne) Ostatua eta gosaria barne

SERCOTEL COLISEO HOTELA 4*
Urkixo zumarkalea, 13– 48008 - BILBO (Bizkaia) - Tel.: 946792931 -

GPS koordenatuak:
Latitudea: 43.2603513
Longitudea: -2.9312848

HP intel