Zer da Fun & Serious Game Festival?

  • 2011ko uztailaren 5
  • Facebook
  • Twitter
Zer da Fun & Serious Game Festival?

Fun & Serious Game Festival ekitaldia 2011. urtean sortu da, urteko EUROPAKO garatzailerik onenak saritzeko. Ekoizle, zuzendari, artista, garatzaile eta bestelakoen lana saritzeko xedez, azaroaren 8an egingo da, Bilbon, Campos Elíseos Antzokian egingo den ekitaldi ikusgarrian.

Horrekin batera, azaroaren 8an eta 9an, SERIOS GAMESi buruzko kongresua egingo da Bilboko Guggenheim Museoan, profesionalentzat, eta sektoreko pertsona ospetsu adituek parte hartuko dute.

Fun & Serious Game Festival ekitaldiaren lehen edizio honen xedea da profesional horren sormena eta Espainian eta Kontinentean bideojokoa sortzeko gaitasuna EUROPAN publikoki gorestea eta hedatzea.

Horregatik, aipamen berezia egingo zaie EUROPAN sortutako bideojokoaren industriaren garapen independenteei.

Horrela, bideojokoaren industrian egindako ekoizpenak eta jarduera profesionalak sarituko dira, bai entretenimenduari bai kultura, hezkuntza eta mediku bokazioa duten produktuak garatzeari eta ekoizteari dagokienez.

Sariak banatuko diren ekitaldia izateaz gain, Fun & Serious Game Festival jaialdian zenbait hitzaldi ere emango dira bideojokoen munduari buruz, industriako pertsonarik ospetsuenekin. Horrez gain, profesionalen networkinga sustatzen duen lekua ere bilatuko da. Hori guztia, uneko puntako bideojokoen aurkezpenek lagunduta.

Zer da Fun & Serious Game Festival?

HP intel