Euskalduna Kongresu eta Musikaren jauregia

Euskalduna Kongresu eta Musikaren jauregia

Euskalduna Kongresu eta Musikaren Jauregia izango da, 2012ko azaroaren 26tik abenduaren 2rarte , Bilbon, izango diren "Serious Games" Nazioarteko Konferentzien egoitza, Fun&Serious Game Festival ekitaldiaren barruan.

Hiriguneko leku pribilegiatu batean kokatuta, Euskalduna Jauregia Bilboren aldaketa ikusgarriaren hirigintzako mirariaren protagonistetako bat izan da. Handik distantzia gutxira Guggenheim Museoa, Arte Ederren Museoa eta Bilboko Itsasadarreko Itsas Museoa dituen Euskalduna Kongresuen eta Musikaren Jauregiak nazioarteko hainbat sari jaso ditu. Haien artean, Apex Award "Munduko Kongresu Zentrorik onena" ospetsua, berrogeita hamar herrialdek osatutako Kongresu Jauregien Nazioarteko Elkarteak 2003. urtean emandakoa.

Federico Soriano eta Dolores Palacios arkitektoek etengabe eraikitzen ari den ontzi bat moduan sortu zuten, antzina, Euskalduna ontziola kokatuta egon zen dike batetik azaleratzen. Ontziola horretatik hartu du, hain zuzen, izena. Jauregiak Enric Miralles Saria lortu zuen 2001. urtean, Espainiako Arkitekturaren VI. Bienalean.

2004ko urrian Turismo Kalitatearen "Q" saria eman zioten, eta sari hori lortzen duen ezaugarri horiek dituen lehen zentroa izan zen.

Funtzio anitzeko 53.000 m2-ko gune handia da, askotariko ekonomia- eta enpresa-jarduerak, erakundeen jarduerak, gizarte- eta kultura-jarduerak antolatzen dituena. ABAOren Opera Denboraldia garatzen da bertan, Estatuko eta Europako garrantzitsu eta ospetsuenetakoa dena.

Nazioartean ezaguna den Montserrat Caballék, honako hau utzi zuen idatzita Jauregi honetan Auditoriumari buruz: “abestu dudan aretorik politena da”. Bestalde, Joaquin Achucarro maisuak, hauxe adierazi du: "mundu osoan akustikarik onena duen esparrua da".

Euskalduna Jauregian hainbat kongresu izan dira, eta, besteak beste, pertsona ospetsu hauek parte hartu dute: Valentín Fuster, Asturiasko Printzearen Saria Ikerketan eta New Yorkeko Mount Sinai Ospitaleko kardiologia institutuko zuzendaria; Mario Jose Molina, Kimikako Nobel Saria, Shirin Ebadi, Bakearen Nobel Saria edo Tim Berners-Lee, 'world wide web-en' sortzailetzat hartzen dutena.

 

HP intel