Hotelak
Meliá Bilbao hotela *****
Fun & Serious Game Festival ekitaldiko hotel ofiziala. Meliá Bilbao hotel berria Bilboko negozioen, birsortzearen eta kulturaren erdigunean dago.
Instalazio bikainak ditu bilerak egiteko, eta ikus-entzunezko ekipamendurik eta Interneteko abiadura handirako tresnarik onenak. Meliá Bilbao hotel berriaren gelak eta suiteak atseginak eta erosoak dira.
Jatetxeak, merkataritza-eremua eta kulturarako leku zoragarriak ditu Sol Meliák Bilbon duen hotel berriak kalera irtetean.
Hala ere, leku nagusia barruan dugu, ateak igarota, atari ikusgarrian. Esparru ikusgarri hori eraikinaren erdian kokatzeko, egitura mistoa erabili behar izan zuten, metalezkoa eta hormigoizkoa hain zuzen. Azken lau solairuak, estalkian dauden tamaina handiko habe batzuetatik esekita daude.
Bloke trinko batez baliatuz, materia landu eta argia ematen dien eremu hutsak sortu ditu Legorretak, eskultore batek moduan. Horrela sortu dira atrioa, Hotelaren gune nagusia eta arima dena, eta gainerako giroak; horiek ere ikusgarriak dira.
Hegoaldera begira dagoen leihate handiak eta hamargarren solairuan dagoen argizulo ikusgarriak atrioa argitzen dute egunez. Argi natural horrek, eta eraikinaren barruan dagoenak, edertasun paregabeko joko bisualak sortzen dituzte.
ESKAINTZA BEREZIA FUN&SERIOUS GAME FESTIVAL EKITALDIRA JOANGO DIRENENTZAT
Prezio berezia ekitaldira joango direnentzat:
Birentzako gela, batek erabiltzeko
Gosaririk gabe: 98€ + BEZ
Gosariarekin: 112€ + BEZ
Birentzako gela
Gosaririk gabe: 98€ + BEZ
Gosariarekin: 125€ + BEZ
MELIÁ BILBAO HOTELA 5*
MELIÁ BILBAO HOTELA – Leizaola Lehendakaria, 29, 48001, Bilbo - Espainia - Erreserbatu: 902 14 44 40 - Tel: (34) 94 428 0000 - Faxa: (34) 94 428 0001 Helb. el.: melia.bilbao@melia.com
Egoitzak

-
Campos Eliseos Antzokia
XX. mendearen hasieran eraiki zuten (1901-1902) Bilboko Zabalgunea hazten ari zen garaian bertan, eta proiektuaren egilea Alfredo Acebal arkitekto bilbotarra izan zen.
-
Guggenheim Bilbao Museoa
Guggenheim Bilbao Museoa XX. mendeko arkitektura abangoardistenaren adibide bikaina da.
-
Alhondiga Bilbao
Bilboko Alondegia eraberritu eta gizarte-etxe balioanitza bihurtu dute. Eraikuntza berriaren diseinuaz Philippe Starck arduratu zen eta 2010eko maiatzaren 18an ireki zuten.
-
Euskalduna Jauregia
Euskalduna Jauregia biltzar eta ikuskizunetarako gunea da, Bilbon kokatzen dena.















