Zinearen eta bideojokoen zikloa
Zinemaldirik ospetsuenek egiten duten moduan, hala nola Sitgesen edo Donostiako Zinemaldian, Fun & Serious Game Festival ekitaldiak ere hitzaldi eta mahai-inguruen zikloa ere antolatuko du, gai jakin bati buruz: bideojokoak eta zinema-telebista. Bideojoko handiek gero eta antza handiagoa dute zinemarekin, izan ere, zinema-ekoizpen handi baten antzeko aurrekontua dute, zuzendari, musikari, artista edo aktoreak dituztela. Beraz, interesgarria da errealitate horretara hurbiltzea, zenbait ikuspegitatik begiratuz.
Zinearen eta bideojokoen zikloa – Bilboko Guggenheim Museoko Auditoriuma; 19:00etatik 21:00etara.
AZAROAK 9, asteazkena
Eskuak lotuta. Mahai-inguru honetan, dagoeneko film baten antzera sortzen diren bideojokoek izandako bilakaera azalduko dute. Halaber, zenbait film bideojokoetan oinarritzen direla azalduko dute; baita alderantziz ere, hots, zenbait bideojoko filmetan oinarritzen direla.
Horrela, mahai-inguru honetan, hauek parte hartuko dute:
- Jaume Balagueró zinema-zuzendaria, publikoa eta kritikariak txundituta utzi zituena “REC” beldurrezko filmarekin. Gainera, 'Mientras duermes' estreinatu berri du.
- Fabriciano Bayo, Virtual Toys konpainiako zuzendaria. PSP kontsolarako Cars 2 bideojokoa garatzen du konpainiak eta Pixar-en laguntza eta gainbegiratzean du.
- Juan Bas: Idazlea, gidoilaria eta zinemazale handia.
- Roberto Serranok, Koch Media enpresako produktu buruak. Enpresa horrek, ‘Dead Island’ bideojokoa sortu du, urte honetan ustekabe handia eman duena salmentekin. Gainera, zinemarako ere moldatu dute.
- Moderatzailea: Alfonso Gómez, Fun&Serious Game Festival ekitaldiko zuzendaria.
Ekitaldiaren amaieran, Justin Richmond izango dugu. Richmond, urte honetan aterako den SONY konpainiaren Uncharted 3: Drake's Deception bideojokoaren zuzendaria da. Ikusmin handia sortu du jokoak. Gabonetan gehien saldutakoen artean egongo den bideojoko hau garatzen izandako esperientzia, zer sari lortu dituzten eta zer erronkari egin behar izan dioten aurre azalduko digu. Hitzaldi honek, milaka zale erakarriko ditu Guggenheim Museora.
- UNCHARTED: Drake's Deception (SONY)
Bideojokoen eta zinema-telebistaren zikloa, bideojokoen edo zinemaren munduan interesa duten pertsonentzat da, aurretik ezagutzaren bat duten ala ez kontuan hartu gabe. Gaiak, bideojoko, zinema eta literaturaren industriako profesional handiek aurkeztuko dituzte, publiko guztientzat.
Sarrera DOAN da, baina gonbidapenak oparituko dituzte, agortu arte, EL CORREO, vadejuegos.com eta funandseriousgamefestival.com gure web-orriaren bidez. Sarreren zozketan parte hartzeko, bidali mezu bat, zure izena, bi abizen, eta telefono-zenbakia adieraziz, helbide honetara: concursos@funandseriousgamefestival.com
Jarduerak
Zinema eta bideojokoak
Zikloa
Fun & Serious Game Festival ekitaldiak “Zinema eta bideojokoak: superprodukzio bateratuak” izeneko konferentzia-zikloa antolatu du. Konferentzia horietan, lehendabizi, mahai-ingurua egingo da, eta, bertan, pertsona ospetsuek parte hartuko dute, hala nola Jaume Balaguero zinemagileak. Amaieran, Justin Richmondek, Uncharted 3: La Traición de Drake bideojokoaren zuzendariak, superprodukzio hain arrakastatsu eta konplexua nola sortzen den azalduko du. Azalpen ikusgarria izango da.
Bi sarreren irabazleak zinema eta bideojokoei buruzko hitzaldirako
Zikloa, 300 lagunentzako lekua duen Bilboko Guggenheim Museoaren Auditoriumean egingo da, eta, sartzeko, gonbidapena beharko da.















