Zer da 'Fun & Serious Game Festival' jaialdia?
- 2013-02-19 16:23
- Tweet
Fun & Serious Game Festival ekitaldia 2011. urtean sortu zen, urteko aisialdiko bideojokorik eta joko seriorik onenak saritzeko. Halaber, ekoizle, zuzendari, artista, garatzaile eta bestelakoen lana ere saritu nahi du.
Azaroa bideo-jokoz beteko da “Fun & Serious Game Festival” jaialdiaren hirugarren edizioarekin. Europako hegoaldean ekitaldirik garrantzitsuena moduan finkatu da bideo-jokoen jaialdia.
Lehiaketaren helburua bideojokorik onenak saritzea da, aisialdiaren eta joko serioen (Serious Games) ataletan, bideo-jokoetan aplikatutako teknologiak hainbat sektoretan aplikatzen ari direlako, hala nola hezkuntzan, osasunean, aeronautikan edo kulturan.
Sari horiekin, sektorearen inguruan dauden estereotipoak baztertu nahi dituzte, eta industria honek merezi duen aintzatespena eman.
Urteko bideo-jokorik onenen sarien gala
Campos Elíseos antzokian sari-banaketa ikusgarria izango da berriro ere, arlo guztietako urteko bideo-jokorik onenak saritzeko. Ezinbesteko ekitaldia da sektorerako, eta izar nagusiek bideo-jokoaren "Oscar" saritzat hartzen dituzte.
Serious Games kongresua
Bilboko Euskalduna jauregian ere ekitaldiak antolatuko dituzte jaialdiaren hirugarren edizioan. Horrela, profesionalei zuzendutako JOKO SERIOEI buruzko kongresua izango da berriro. Hor, sektoreko pertsona ospetsu adituek parte hartuko dute. Industriaren profesionalen artean networkinga sustatzen duen eremua bilatzen ari gara.
Publiko guztientzako jarduerak
Horrez gain, zenbait hitzaldi, premiere eta publiko guztientzako jarduerak prestatu ditugu, Bilbo, 5 egunetan, bideo-jokoaren munduko erreferentea bihur dadin. Bestalde, e-Sport lehiaketa ikusgarria ere antolatu dugu, eta erakusketa-eremu zabala izango dugu merkatuaren azken nobedadeak probatzeko.
Egoitzak

-
Campos Eliseos Antzokia
XX. mendearen hasieran eraiki zuten (1901-1902) Bilboko Zabalgunea hazten ari zen garaian bertan, eta proiektuaren egilea Alfredo Acebal arkitekto bilbotarra izan zen.
-
Guggenheim Bilbao Museoa
Guggenheim Bilbao Museoa XX. mendeko arkitektura abangoardistenaren adibide bikaina da.
-
Alhondiga Bilbao
Bilboko Alondegia eraberritu eta gizarte-etxe balioanitza bihurtu dute. Eraikuntza berriaren diseinuaz Philippe Starck arduratu zen eta 2010eko maiatzaren 18an ireki zuten.
-
Euskalduna Jauregia
Euskalduna Jauregia biltzar eta ikuskizunetarako gunea da, Bilbon kokatzen dena.















