Noiz eta non egingo dugu Fun & Serious Game Festival jaialdia?


  • 2011-09-08 18:58

Noiz eta non egingo dugu Fun & Serious Game Festival jaialdia? Fun & Serious Game Festival jaialdiko gala azaroaren 8an izango da, Bilboko Bertendona kalean kokatutako Campos Elíseos antzokian. 

Areto garrantzitsu hau, 1902an zabaldu zuten lehen aldiz, eta 2010eko martxoaren 11n zabaldu zuten berriro. Bizkaiko hiriburuko areto garrantzitsuenetakoa da, eta teknikoki, Espainiako aurreratuena.

Campos Elíseos antzokia kultur gune bilakatu da. Arte eszenikoen arloko egitarau ezin hobea dauka eta euskal egileei, euskarari zein antzerki sortzaile berriei arreta berezia jartzen die.  Halaber, musika jarduera, eta gaur egungo dantzaren zein adierazpen eszenikorako forma berrien presentzia bultzatzen du. Gainera, sortzaileak trukatzeko nazioarteko programetan –batez ere, Europakoak eta Hispanoamerikakoak– parte hartzen du.


•    Areto nagusiaren edukiera: 805 lagun.
•    Areto nagusiko edukiera, besaulki-patioari lekua kenduta: 1.120 lagun.
•    Erabilera anitzeko gunearen edukiera: 250 lagun.
•    Ikasgeletako edukiera: 30 eta 100 lagun artean.

Gainerako jarduera paraleloak Bilboko Guggenheim museoan egingo dira; hau da, Bizkaiko hiriburuko eraikin ospetsuenetako batean.

HP intel