'Fun & Serious Game Festival' bideojoko jaialdiaren 2. edizioa Bilbon ospatuko da azaroaren 26tik abenduaren 2rarte
- 2012-06-19 18:26
- Tweet
Aurten ere, azaroa bideojokoz beteko da 'Fun & Serious Game Festival'-aren bigarren edizioarekin, hau da, gure herrian esparru honen barruan erreferente bilakatu den bideojoko jaialdiarekin. Lehiaketaren helburua bideojokorik onenak saritzea izango da, bai aisialdiarekin erlazionatutakoak eta baita 'Bideojoko serioak' ('Serious games', ingelesez) deitutakoak ere. Izan ere, bideojokoei aplikatutako teknologiak osasuna, hezkuntza, aeronautika edota kultura bezalako arloetan erabiltzen dira, besteak beste. Sari hauekin, bideojokoei buruzko estereotipoak gainditu eta industria honi merezi duen aintzatespena eman nahi zaio.
Bilbok bigarrenez hartuko duen jaialdi honek izaera internazional argia dauka saridunak edozein herrialdetakoak izan daitezkeelako. Iaz, Europan sortutako bideojokoak bakarrik lehiatu zitezkeen, baina aurten mundu osoko bideojoko enpresek euren lanak aurkeztu ahal izango dituzte.
Txapelketan parte hartuko duten bideojokoak aurkezteko, inprimaki bi prestatu dira:
>AISIALDIrako bideojokoak:
http://www.funandseriousgamefestival.com/formulario-ocio.php
>SERIOUS GAMES bideojokoak:
http://www.funandseriousgamefestival.com/formulario-serious.php
Bideojokoen jaialdiari hasiera emateko eta ikusleekin harik eta elkar eragin handiena izateko asmoz, kartel lehiaketa bat antolatuko da kartel ofizialerako diseinurik onena aukeratzeko. Lan guztiak web orrialde ofizialaren bidez aurkeztu ahalko dira:
www.funandseriousgamefestival.com
Bideojoko jaialdiaren logotipoa oinarri hartuz, nahi duen orok bere kartel propioa diseinatu ahal izango du. Diseinuak bidaltzeko epea ekainaren 22an amaituko da eta irabazleak bi sari jasoko ditu: bere diseinua behin betiko 'afichean' ikusteko aukera eta 1.500 euroko saria dirutan.
Aurten, 'Fun & Serious Game Festival'-ak edukiko dituen sailen kopurua handitu egingo da, guztira 20 izango direlarik.
Aisialdirako Bideojokorik Onenak
• PlayStation 3-rako bideojokorik onena
• PC-rako bideojokorik onena
• Xbox 360-rako bideojokorik onena
• WiiU-rako bideojokorik onena
• PlayStation Vita-rako bideojokorik onena
• Nintendo 3DS-rako bideojokorik onena
• 'Tablet' eta telefono mugikorrentzako bideojokorik onena
• Ekintza edo akziozko bideojokorik onena
• Abenturazko bideojokorik onena
• Rol bideojokorik onena
• Familia bideojokorik onena
• Online-web bideojokorik onena
• Haurrentzako bideojokorik onena
• Kirol bideojokorik onena
• Soinu bandarik onena
• Gidoi onenaren saria
• Urteko bideojokorik onena
Serious Games Bideojokorik Onenak
• Osasun arloko bideojokorik onena
• Hezkuntza arloko bideojokorik onena
• Simulazio, enpresa eta negozioen arloko bideojokorik onena
• Kultura eta turismo arloko bideojokorik onena
Sariak banatzeko ekitaldiaren inguruan beste ekintza batzuk ospatuko dira. Hauei esker, Bilbo bideojoko industriaren interes gune bihurtuko da mundu mailan azaroaren 26tik abenduaren 2rarte. Horrela, besteak beste, 'Serious Game'-ei buruzko biltzar bat egingo da, bertan bideojokoen esparruko pertsona aipagarriak egongo direlarik. Gainera, ponente garrantzitsuen hitzaldiak entzun eta esparruko proposamen berrienen aurkezpenak bertatik bertara ikusi ahalko dira.
Hortaz, 'Fun & Serious Game Festival' jaialdiaren kokaleku desberdinetatik, hiri osoak parte hartu ahal izango du azaroaren 26tik abenduaren 2rarte Bizkaiko hiriburuan egongo diren ekintza guztietan.
Informazio gehiago eskatzeko hurrengo helbidearekin harremanetan jarri:
La Portería de Jorge Juan
www.laporteriadejorgejuan.com
Trini Solano trini@laporteriadejorgejuan.com
María Guisado maria@laporteriadejorgejuan.com
Rocío Solano rocio@laporteriadejorgejuan.com
Egoitzak

-
Campos Eliseos Antzokia
XX. mendearen hasieran eraiki zuten (1901-1902) Bilboko Zabalgunea hazten ari zen garaian bertan, eta proiektuaren egilea Alfredo Acebal arkitekto bilbotarra izan zen.
-
Guggenheim Bilbao Museoa
Guggenheim Bilbao Museoa XX. mendeko arkitektura abangoardistenaren adibide bikaina da.
-
Alhondiga Bilbao
Bilboko Alondegia eraberritu eta gizarte-etxe balioanitza bihurtu dute. Eraikuntza berriaren diseinuaz Philippe Starck arduratu zen eta 2010eko maiatzaren 18an ireki zuten.
-
Euskalduna Jauregia
Euskalduna Jauregia biltzar eta ikuskizunetarako gunea da, Bilbon kokatzen dena.















