Jarduerak
- 2012-06-19 19:11
- Tweet
'Fun & Serious Game Festival'-a osatzeko, beste jarduera batzuk antolatuko dira. Hauei esker, azaroaren 26tik abenduaren 2ra Bilbotik paseatzeko erabakia hartzen dutenek esperientzia aberatsagoa bizitzeko aukera izango dute.
Hitzaldi zikloa
Cannes eta Zinemaldia bezalako jaialdi ospetsuek egiten duten bezala, 'Fun & Serious Game Festival'-ak ere hitzaldi zikloak eta mahai-inguruak antolatuko ditu, bertan munduko bideojoko-sortzaile garrantzitsuenetako batzuk egongo direlarik. Gainera, 2013.urtean estreinatuko diren joko batzuen 'premiere'-ak antolatuko dira.
Bideojoko-gunea eta jarduerak
Alhondiga Bilbao-k bideojoko-gune bat edukiko du bertaratzen diren guztiek bideokontsola eta bideojokorik ospetsuenekin gozatzeko aukera izan dezaten. Gainera, hurrengo hilabeteetan aurreratuko dizkizuegun ezusteko ugari egongo dira.
Kaleko ekintzak
2011. urtean bezalaxe, Bilbo mundu osoko bideojoko-ibilbiderik onena izango da. Iaz, Forza Motorsport 4 bideojokoari esker Bilboko kaleetatik Ferrariak ikusteko aukera izan bagenuen, aurtengo jaialdirako Bizkaiko hiriburua kolorez jantziko duten ekintza ikusgarriak prestatu ditugu.
Egoitzak

-
Campos Eliseos Antzokia
XX. mendearen hasieran eraiki zuten (1901-1902) Bilboko Zabalgunea hazten ari zen garaian bertan, eta proiektuaren egilea Alfredo Acebal arkitekto bilbotarra izan zen.
-
Guggenheim Bilbao Museoa
Guggenheim Bilbao Museoa XX. mendeko arkitektura abangoardistenaren adibide bikaina da.
-
Alhondiga Bilbao
Bilboko Alondegia eraberritu eta gizarte-etxe balioanitza bihurtu dute. Eraikuntza berriaren diseinuaz Philippe Starck arduratu zen eta 2010eko maiatzaren 18an ireki zuten.
-
Euskalduna Jauregia
Euskalduna Jauregia biltzar eta ikuskizunetarako gunea da, Bilbon kokatzen dena.















